Domekan jarraituko du txapelketak

Anboto 2010ko mai. 21a, 13:47

Egueneko partiduen ondotik, domekan izango du segida afizionatu mailako torneo honek.

Egueneko partiduen ondotik, domekan izango du segida afizionatu mailako torneo honek. Hau da domekarako karteldegia: 17:30EAN: 1. PARTIDUA: (4 T\'ERDIAN) JAKA - ARRATIBEL 2. PARTIDUA: NARBARTE - PEÑAS / AZPIRI - MERINO 3. PARTIDUA: KORTABARRIA - ALDAPE / ELEZKANO - TELLETXEA

Egueneko emaitzak

Lehenengo norgehiagoka Urbieta eta Juananearen artekoa izan zen. Orekatua izan zen, biek maila ona erakutsi baitzuten. Azkenean, Urbietarentzako garaipena, 22-16. Bigarrenean, Mendoza-Landaburu bikoteak 22-19 menderatu zuen Elezkanok eta Castiilok osatutakoa. Irabazleek hasiera indartsua egin zuten, eta zortea ere alde izan zuten. Dena dela, Elezkano izan zen partiduko onena. Azkenengoan ez zen hain orekatua izan jokoa. Garralda eta Diezek 22-8 irabazi zieten Sukia eta Errekari. Irabazleek nagusitasuna erakutsi zuten; Sukiak erregulartasun gutxi erakutsi zuen. Gainera, Errekak trinketean jokatu izan du orain arte, eta oraindik moldatzeko beharra duela nabarmendu zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!