Euskal ligarako igoera lortu du Mallabia Bastidak

Anboto 2010ko mai. 17a, 08:56

Aurtengo denboraldian etxeko partidu guztiak irabazi dituzte eta golik gehien sartu duten taldea ere izan dira.

Aurtengo denboraldian etxeko partidu guztiak irabazi dituzte eta golik gehien sartu duten taldea ere izan dira. Santurtziko Mamarigako taldearen kantxara egindako bisitan 2-3 irabazi du Mallabia Bastidak. Ibaizabal bigarren sailkatuak, aldiz, berdindu besterik ez du egin Iturriondora egindako bisitan. Ondorioz, Mallabia Bastidak igoera matematikoa lortu du liga amaitzeko jardunaldi baten faltan. Datorren asteburuan Alufermar taldea jasoko dute etxean. Mallabiak etxean jokatutako 14 partiduak irabazi ditu. Etxetik kanpora sendo azaldu dira zortzi garaipen eta hiru berdinketarekin. Gainera, mailako talderik golegileena dira 174 golekin eta bigarren gutxien jaso dutenak 99rekin. Datorren urtean euskal ligan jokatuko dute; horrek esan nahi du Bizkaian bakarrik jokatzetik Euskal Herriko mailako taldeen kontra jokatzera pasako direla. Hauxe da igoera lortu duen taldea: Txust eta Rafa (atezainak), Zori, Egu, Ortzi, Iker, Ibai, Iñigo (defentsak), Josu, Yerai, Albillos, Manolo, Julen, Bimbo, Aaron (aurrelariak), Carlos (entrenatzailea), Iratxe (fisioterapeuta), eta, Iratxe, Monica eta Miren (delegatuak). [img]http://www.anboto.org/images/7500/7599/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!