Miren Amuriza nagusi lehenengo saioan

Anboto 2010ko api. 26a, 13:43

Izar Gorri elkartean jokatu zen joan zen barikuan Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren lehenengo saioa. Berriztarrak 201,5 puntu batu zituen, eta finalerako txartela eskuratu zuen.

Izar Gorri elkartean jokatu zen joan zen barikuan Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren lehenengo saioa. Berriztarrak 201,5 puntu batu zituen, eta finalerako txartela eskuratu zuen. [imgd]http://www.anboto.org/images/7400/7467/1.jpg[/imgd] 70 bat lagun elkartu ziren lehen kanporaketa honetan. Afariaren ostean ospatu zen saioa, eta giro beroagaz abestu zuten sei bertsolariek. Miren Amuriza, Garikoitz Sarriugarte, Unai Ormaetxea, Gorka Lazkano, Julen Sololuze eta Beñat Ugartetxea aritu ziren kantuan Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara. Bertsoaldi umoretsu eta biziak eskaini zituzten, entzuleen gozamenerako. Bariku honetan, hilaren 30ean, bigarren saioa burutuko da Iurretan, Oromiño auzoan. Bertan 6 bertsolari izango dira: Eneko Abasolo, Eñaut Uruburu, Ander Salaberria, Ander Aldazabal, Jon Ander Urkiaga eta seikotea osatzeko, nahiz eta bere lana ez den epaituko, Mallabiko kanporaketan parte hartu zuen Gorka Lazkano izango da. Amaia Ugaldek ipiniko ditu gaiak. Maiatzaren 29an jokatuko da finala Berrizen; Oromiñoko saioaren ostean erabakiko da zein sei bertsolarik abestuko duten txapela irabazteko lehian. Mallabiko sailkapena: 1. Miren Amuriza 201,5 puntu 2. Beñat Ugartetxea 194,5 puntu 3. Gorka Lazkano 180,5 puntu 4. Julen Sololuze 175 puntu 5. Garikoitz Sarriugarte 157 puntu 6. Unai Ormaetxea 148,5 puntu
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!