Biharko Izarrak txapelketa

Anboto 2010ko mar. 12a, 12:47

Atzo, eguena 11, torneo honetako bi norgehiagoka jokatu ziren.

Atzo, eguena 11, torneo honetako bi norgehiagoka jokatu ziren. Lehenengo partiduan, Yoldi eta Linzoainek 22-19 irabazi zieten Narbarte eta iriarteri. Yoldik joko ona erakutsi zuen, ohi legez. Narbartek ere tanto zoragarriak egin zituen, baina akatsak ere soberan. Iriarte izan zen lauretan onena, baina bere aurrelariaren akatsek porrota eman zieten. Bigarrenean, Ezkurdia eta Castillok Rico eta Telletxea menderatu zituzten. Ezkurdiak etorkizuna baduela erakutsi zuen atzokoan. Gainerakoak ere ez ziren txarto bili, baina destakatu barik. 22-15 izan zen azken emaitza.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!