Zornotzako jaiak 2015

Koadrilen arteko txallengea

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Gazteak 2015ko uzt. 6a, 12:22

Urtero legez, aurtengoan ere koarilen arteko txallengea antolatu dugu. Txallengean izena emateko epea irekita dago eta uztailaren 10era arte apuntatzeko aukera egongo da. Izen ematea Zelaieta Zentroko harreran egin behar da, baina uztaila denez, goizetan soilik ahalko da. Izena ematerakoan, lehiaketako oinarriak eta arauak biltzen dituen txostena emango zaizue.

Gogoratu Marmitako lehiaketa txallengeko froga bat dela, hala ere, izen ematea aparte egin behar dela. Txallengean parte hartzen duten taldeetaz aparte, herriko beste edozein taldek ere parte hartu dezake bertan. Marmitakoaren izen ematea ere Zelaieta Zentroan egin behar da, baina kasu honetan Gazte Informazio Bulegoan. Hona hemen ordutegia: astelehenetik-orstiralera 10:00-13:00 / 17:00-20:00

Uztailaren 27an ospatzen den karrozen desfilean parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dugu, lehiaketa honetan edozein taldek parte hartu dezake. Izena ematea Zelaieta Zentroko Gazte Informazio Bulegoan egin behar da. 

Goazen jaiei kolorea ematera! 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!