Martxoaren 14a adin guztietarako jaia izango da, parte hartzea helburu duen egitarau borobila eraiki dugu guztiontzat.
Eguerdian umeak izango dira protagonista, 12:00etan Zubiondo parkean jolasak eta tailerrak egongo dira. Ondoren, 13:00etan erraldoiak irtengo dira Zelaieta parketik eta herrian zehar ibiliko dira, zanpantzar ikastaroa ere egongo da.
15:00etan Gazte bazkaria egingo da (txartelak Saltxa eta Urtzan salduko dira). Herriko trikitilariek alaituko dute bazkal osteko kafe garaia. Arratsaldean Eonian elektrotxarangarekin batera ibiliko gara herritik zehar. Egunari amaiera emoteko, gauean kontzertuak egongo dira Zubiondo parkean.
Goazen herriari bizie emoten!