Okupazioa ez da delitua, Ziztada aurrera

Erabiltzailearen aurpegia ziztada gune askea 2017ko ira. 9a, 15:02

Datorren irailaren 14an eguerdiko 12:00etan Durangoko epaitegian 4 zornotzar epaituko dituzte, hutsik eta egoera txarrean zegoen Luis Urrengoetxeako lokal bat okupatzeagatik.

Duela urte bi lokal hori okupatu zenetik, hainbat jarduera egin dira bertan eta lokala bera biziberritu egin da. Hala ere, urte bi hauetan lokalaren jabeak lehenetsi du epaitegietan erabakitzea kontua. Okupatu eta berehala salaketa bat jarri zuen penaletik eta orain, berriz, zibiletik 4 zornotzarren aurkako salaketa jarri du eta lokalaren desalojoa eskatu.Zornotzak adin ezberdinetako pertsonak elkartzeko eta kultura alternatiborako espazio autogestionatuak behar dituela uste dugu eta okupazioa ez dela delitua.

Horregatik, epaiketa salatzeko eta Ziztadaren alde egiteko datorren irailaren 13an arratsaldeko 19:00etan erreferendum plazan (Billikenen ondoan) egingo den elkarretaratzera deitzen zaituztegu. Aurrera ziztada!

Ziztalariok

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!