Zer da Komunitatea?
Zer da Anbotoko komunitatea?
Anboto.org ataria erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. Kide eta erabiltzaileez osatuta dago.
Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?
- Erabiltzaileak. Komunitatean erregistratzen bazara eta gaitzizen bat gehitu, albisteetan erantzuteko aukera izango duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango.
- Kideak. Kideak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Benetako 'aurpegiak'. Horietakoa bazara, erantzuteko aukeraz gain, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera ere izango duzu Anboton.
Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?
Bi modu zehaztu ditugu erabiltzaile bat 'benetakoa' dela ziurtatzeko.
- Sare sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile perfila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (facebook edo twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara 'kide' modura sare horretan dituzun datuekin (argazki eta izen-abizenekin).
- Kide izaera eskatuta. Bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure profilean eskatu Anbotori kide izaera. Kudeatzaile batek konprobatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera.
Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga Anbotora lotzeko aukera izango duzu.
Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?
Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek:
- Anboto.org-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
- Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Anbotok akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, atari honetatik kentzeko eskubidea dauka.
- Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Anbotok kendu egingo du.