Zapaburu gazte konpartsak ZAP'ING film labur lehiaketa antolatuko du martxoaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Zapaburu Konpartsa 2014ko mar. 22a, 10:43
“Gazteok guk nahi bezala, gure erara sortu behar genduke gure aisialdia”, hitzok ardatz, Zapaburuk Durangoko gazteek duten aisialdi eskaintza eskasari ate berriak zabaltzen dihardu.

 

Zapaburu gazte konpartsaren eskutik, ZAP'ING film labur lehiaketak martxoaren 29an, eguerdiko 15:00tan, Pinondo etxean emango du bere lehen urratsa. Bertan, film laburren gaia eta betebeharreko baldintzak ezagutaraziko dira. Parte hartzaileek informazioa jaso ondoren 23 orduko epea izango dute lanak aurkezteko.

Igandean, film laburrak jaso ondoren, proiekzioaren txanda iritsiko da. Emanaldia Durangoko Fray Juan de Zumarraga istitutuan izango da, arratsaldeko 18:00tan.

 

Ekimen honek gazteen sormen gaitasuna piztea du helburu. “Aisialdian dana da posible, norberak eginikoa bada”,  aipatu dute konpartsako kideek. Sortzaile guztiei leku bat eman eta gazte guztien ideiak aurrera eramateko baliabidea izan nahi du Zapaburuk, Durangoko gazteen aisialdi eredua eraberritzeko asmoz. Jomuga erreza ez denez, Durangoko gazteriari deialdi zabala egin nahi dio: “gure proiektuak aurrera eroateko, ezinbestekoa da lotsa galdu eta parte hartu deizuen. Zuen ideiak, gure erregaia dira ”  

 

Lehiaketan izena emateko azken eguna: martxoaren 26a.

Izena emateko helbidea: zapaburukonpartsa@gmail.com

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!