Hilaren 29an 15:00etan batuko dira Pinondo Etxean, eta bertan banatuko dituzte grabaziorako gaia eta oharrak. Hurrengo eguneko 15:00etan entregatu beharko dira film laburrak; gau horretan ordua aldatuko denez, 23 ordu edukiko dituzte beharrerako. 18:00etan Fray Juan de Zumarraga institutuan proiektatuko dituzte lanak, eta sariak banatuko dituzte. Parte-hartzaileek martxoaren 26a baino lehen eman behar dute izena, zapaburukonpartsa@gmail.com helbidera idatzita.
Gazteen arteko hartu-emana sendotu gura dute. Delgadok esan du “denak batera egotea eta ezagutzea” dela helburua. Eta sortzen jarraituko dute, Gandariasen berbetan: “Jendeak ikusiko du sinesten dugula gure aisialdi ereduan, ondo pasatzen dugula”. Ideiak proposatzeko deia egin du Delgadok, eta gazteen jarreran konfiantza dauka: “Gazteok badaukagu mugitzeko gogoa”.