Orain arte entzungor egin badute ere, oraingoan entzun gaituzte! Diru partida hau %50ean handitu egingo dutela iragarri dute eta, 65.000€tik 95.000€ra, hain zuzen. Egindako lan eta borroka guztiak merezi izan du eta aurreantzean horrela jarraitu behar dugu. Zorionak Durangoko gazte guztiei!
Hala ere, dirulaguntza hauek gazteen egoerara hobeto moldatzeko lanean jarraituko dugu. Esan beharra dago, dirulaguntza bezalako programek epe laburrera emantzipazioan lagundu badezakete ere, epe luzera ezinbestekoa dela etxebizitzen alokairuaren aldeko politikak egitea; alegia, Udalaren parke publikoa handituko duten neurriak sustatzea. Honela lortuko baita Durangarron etxebizitza arazoari aurre egitea eta Durangoko gazteen eskubidea bermatzea ere!