Diru "laguntzak"

Erabiltzailearen aurpegia Zabalduko Ditugu 2017ko urr. 9a, 14:54

Gero eta gehiago dira udaletxeko bulegoetara alokairurako diru laguntza jasotzeko behar diren mila dokumentuekin hurbiltzen diren gazteak.

Gero eta gehiago dira prekarizazioa leundu nahian udaletxera jotzen dutenak , eta gero eta gehiago dira ere, urtero diru partida bera mantenduta, ura, argia eta gasaren gastuak ordaintzeko ere heltzen ez dela ohartzen direnak. Baina udaletxeak berera jarraitzen du, gazteok alokairuarekin dugun arazoa neurri txikiko tiritekin estali nahian. Karitatera iristen ez diren diru "laguntzak"  dira gazteontzako alokairurako gaur egun dugun eskaintza bakarra. Etxebizitzaren arazoa konpontzeko irtenbide errealak sortzea beharrezkoa da beraz. Horrenbestez, Zabalduko Ditugutik lanean jarraituko dugu gazteon etxebizitza eskubidea eskuratu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!