Klub txikia, baina, aurten, honen guztiaren gainetik, Espainiako Saskibaloi Federazioak “oparitu” dituen Klub “potoloak” baino handiagoak eta ilusioz beteak.
Baina, lanak eta apaltasunak ez dute “saltzen”, eta aurten Espainiako Saskibaloi Federazioak, Jorge Garbajosa presidente aukeratu berria izanik, eskerrak eman dizkie bere jarraitzaileei. Hainbat alditan kluben inskripzioetan egondako akats edo hutsak betetzeko epeak luzatu egin dira. Aurten, ostera, ordu gutxitako “falta” bat, “falta deskalifikatzaile” bihurtu zuten. Lotsagarria. Aurreko lan guztiak, zabortegira!
Azken egunotan, EBA maila handitzea, zabaltzea erabaki du Espainiako Saskibaloi Federazioak eta Zornotzari gonbitea egin dio. Orain hau? Orain arte ez. Ez dakit, baina, gauza hauek txapuza itzela suposatzen dute. Gutxienez, ez dira “infernuan” arituko, nahiz eta bertan egon uda osoan zehar.