Arnas aparatua babesteko, birikak osasuntsu izateko eta gure defentsak indartzeko, aire garbia arnastu behar dugu, baina beti maskara ipinita bakterio ustelduak baino ez ditugu arnastuko eta arnas aparatua kaltetu egingo dugu. Zelaiari ateak ipintzen gabiltza, eta beste birus eta germenei alfonbra gorria ipintzen. Koronabirusak arnas aparatuan eta biriketan sortzen du infekzioa, eta lehendik ondo arnasten ez badugu, ba, akabo! Gainera, maskara batzuk oso denbora gutxirako balio dute eta arriskutsuagoa dela esango nuke, segurtasun faltsua ematen digutelako, ez benetakoa.
Porrot egiten dutenean, agintariek herria zigortu eta herritarren bizkarrean ipintzen dute karga, euren inkonpetentzia onartu beharrean. Europako neurririk zorrotzenak hartu dituzte Espainian zein Euskal Herrian, baina, hala ere, kontinente zaharreko daturik txarrenak ditugu. Atera kontuak hortik.