Aurtengoa VII. edizioa izango da. 31 kilometroko ibilbidea du, eta 2.400 metroko desnibel positiboa. Iaz urte sabatikoa hartu zuen Zeanuriko lasterketak, baina aurten indarberrituta dator, eta arrakasta handia izango du, seguru! Gorbeiako Parke Naturalean zehar ibilbide paregabea diseinatu dute antolatzaileek, igoera aldapatsuak eta jaitsiera teknikoak tartekatuta, eta dortsalak aspalditik daude agortuta. Irailaren 29an da hitzordua, 9:00etan.
Aurtengo Europako Txapelketak ere 31 kilometro izango ditu, baina, oraingoan, Euskal Herritik urruntxo izango da. Italian jokatuko da, Piamonte eskualdean, Domodossola herrian. La Veia Skyrace deituriko lasterketa da. Gorbeiakoarekin alderatuta, desnibel positiboa handitxoagoa izango da, 2.600 metrokoa. Aurreko urteetako denborei erreparatuta, Gorbeia Suzien-en antzeko lasterketa dela ematen du, denborei dagokienez. Hemen ere, lehenengo mutilak 3 orduren bueltan ibiliko dira, eta lehenengo neskek 40 bat minutu gehiago behar izango dituzte. Gorbeian landan eta pistan egiten dira kilometro asko, eta Italiakoan harri gehitxoago zapalduko dugula esango nuke. Hori ematen du behintzat iazko argazkiak ikusita. Ea bihurriturik egin barik eta minik hartu barik heltzen garen helmugara. Zorte on guztioi!