Zamak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Erdoiza Mujika 2020ko urt. 21a, 21:46
Begitantzen zait arrotza zaizuen gaia dela, badakidalako askotariko arrazoiak direla medio (beldurra, lotsa…) ez direla zarata handirik ateratzen duten horietakoak, orain artean behintzat. Jarriko diot ahotsa bada,  Izeri, Ilazkiri edo Aiurri.
Guztiok daramagu zamaren bat bizkar gainean, ezta? Badira pisu arinak noizean behin, atzean daramatzagula ohartarazten gaituztenak eta badira bizkarrezurra, apenas ohartu gabe, pixkanaka-pixkanaka okerrarazten digutenak. Hil bukaerara iritsi ezina, bikotekidearekiko etengabeko liskarrak, azterketak gainditzeko larria, haurra eskolara garaiz iristeko lasterketak… eguneroko motxilak, hain zuzen. 
 
Ez natorkizue ezer berririk azaltzera; ezkutuan, bigarren plano batean eta txiki, oso txiki, ikusten diren Motxiladun Umeen inguruan hitz egitera baizik. SAREk argitaratutako azken txostenaren arabera, 113 dira 18 urte arteko Motxiladun Umeak, hau da, gurasoetako bat edo biak preso dituzten haurrak. Honek zera esan nahi du: 6,8,12 orduko joanera daukaten bidaiak egitera kondenatuta daudela, gutxienez hilabetean behin. 

Badira dantza taldeetan izena emanda dauden umeak, eta asteburuetan emanaldiak izaten dituzte. Baina, zoritxarrez, ikuskizun askotara ezin izaten dira joan. Hainbat adituk diote ezinbestekoa dela horrelako aktibitateetan parte hartzea haurtzaroko etapa jakin batzuetan, gaitasun askoren garapenean eragiten dutelarik: garapen emozionala, afektiboa, harreman sareen indartzea, besteak beste.  Horrez gain, urtebetetze ospakizunik gabe gelditzen dira maiz edo partidurik gabe. Jakin badakigu asteburuak gozatu eta ondo pasatzeko direla; hala ere, garbi dago haur batzuentzat beti ez dela horrela suertatzen. 

Begitantzen zait arrotza zaizuen gaia dela, badakidalako askotariko arrazoiak direla medio (beldurra, lotsa…) ez direla zarata handirik ateratzen duten horietakoak, orain artean behintzat. Jarriko diot ahotsa bada,  Izeri, Ilazkiri edo Aiurri.

Haurrok bidaia luzeak egitera zigortu dituzte: Cordoba, Teixeiro, Picassent, Lannemezan, Rennes edo Puertora, besteak beste. Gainera, espetxearen hermetismo eta zurruntasun grisera moldatu behar dira, hala nola ordutegi zorrotzetara, higiene falta nabarmenera, inguruko helduen urduritasunera… Beharrezkoa al da honek guztiak haur batengan daukan eragina azaltzea? 
 
Jo dezagun, bada, muinera. Dispertsioa legeditik at dagoen salbuespen neurri bat da; beraz, argumentu hau nahikoa litzateke Motxiladun Umeen zama arinduz gurasoak sorterrira itzultzeko. Izan ere, Joseba Sarrionandiak behinola ohartarazi gintuen: nekez uzten du sorterria sustraiak han dituenak. Presoek ez dute erabaki propioz hautatu beren etxeetatik ehunka kilometrora bizitzea eta are gutxiago beraien seme-alabek.  Beraz, esandakoa aintzat harturik, ariketa sinple bat iradokitzen dizuet: haur hauei motxilak kendu, eta dagokiena bizitzen laguntzea, bizitzen laguntzea. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!