Familiak behar dira Elorrion

Erabiltzailearen aurpegia Lajwad Elkartea

Udan Saharako haurrak hartzeko familiak behar dira Elorrion. Aurten ere, Elorrioko Udalaren laguntzarekin, haur saharauiak etxean hartzeko aukera izango dute Elorrioko familiek.

Aurrekoetan bezala, 10-12 urteko haurrak etorriko dira, neskak eta mutilak. Udako bi hilabete, uztaila eta abuztua, emango dituzte bertan, eta hemen dauden bitartean, mediku azterketak, hortz-haginen errebisioa eta begien azterketa egingo zaizkie haurrei. Familiek ez dute haurraren garraio gasturik ordaindu behar izango, Elorrioko Udalak finantzatzen baititu hegazkina eta aireporturako joan-etorriak.

Hainbat familia izan dira dagoeneko Elorrion haurren bat izan dutenak, galdetu haiei beldurrik gabe, euren esperientziaren berri emateko. Informazio gehiago udaletxean bertan edo 656714551 telefonoan jaso dezakezue, edo lajwadelorrio@gmail.com helbidera idatzita.

Horrez gain, datorren martxoaren 16an, 17:00etatik aurrera Elorrioko plazan ekitaldia izango da: Haima eta henna tailerra, tea, musika, proiekzioa eta merkatu txikia. Argazkia: Oporrak Bakean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!