Urte berri on!

Garai hauetan, hasten dugun urteari onena eskatzen diogu beti. Berdin egingo dugu baita bizkaitar pilotarientzat ere, are gehiago durangaldekoentzat, non profesional berri bat dugun.

Bizkaitar pilotazaleak ilusioz begiratzen du 2016a, baina kostako da aurrekoa berdintzea. Urrutikoetxeak urte askotako lehorteari amaiera eman deutso, nola gainera, bakarkako bi tituluen jabe eginaz. Orain, bera da erreferente -oraindik Irujo eta Aimar gainetik ditu- eta inoiz galduko ez duela pentsatuta dago bat baino gehiago. Dena den, etorriko dira garai okerragoak, eta jakin beharko du irabazitako guztia barneratu eta kudeatzen. Mutil lasaia da Mikel, eta ea ‘txakalaldiak’ gainditzen ondo asmatzen duen. Animo!

Dena den, bada animo gehiagoren beharrean dauden hainbat pilotari bizkaitar, asko berto-bertokoak. Berasaluze II da euretarik bat; binakakoan, Beroizekin batu zutenean, jakina zen sufritzeko lehiaketa zuela. Bere maila ematen ari bada ere,  Pablo ezin da 22ra ailegatu. Elordi debutatu berriak ere beharko du aupadatxoa. Bere lana, orain, mailara egokitzea. Zabala, Elezkano eta Iza, lesioen ostean, joko onena berreskuratzekotan ari dira lanean. Animo!

Amateurretan neskak izango ditut gogoan, Tornosolokoak. Pradera eta Etxaniz, bihar, Euskal Kluben Ligako finala lortzekotan arituko dira, Etxarrin. Kontra Hernani-ko taldea, eta bertan, beste mallabiar bat, Araiztegi. Zorte on denei!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!