Eskainitako jokoak, gainera, finalean izan eta txapela janzteko gaitasuna ere baduela adierazten dio bizkaitar zalegoari. Dena den, horretarako, asko eta ondo jokatu beharra dauka oraindik Banakako 2015.eko txapeldunak. Hurrengoa izango da Urrutikoetxearen partidu samurrena, psikologikoki behintzat bai, ez baitu ezelako arriskurik. Halere, sentsazioek asko balio dute, eta ligatxua ondo bukatzea nahi du berak.
Gerokoak dira irabazi beharrekoak. Beno, lehenik eta behin, hurrengoa (finalerdia), hori irabazi ezik ez baitago besterik. Aurkariak Olaizola, Altuna III edo Bengoetxea VI izan daitezke, zein nahiago? Samurrena? Arriskutsuena? Nik, topikoa izango bada ere, Aimarri diot ‘beldur’ gehien. Bata zein bestea izan, Urrutikoetxea beste final batean ikustea posible da!
Amateurretan ere gure pilotariek badute konpromiso garrantzitsurik. Denen artetik, Aitor Elordi mallabiarra aipatu behar. Aspen debutatzear dagoenak Matienan dauka DV-Credit Agricole lehiaketako partidua, bihar bertan; A. Imaz kide duela, Mendinueta eta Olaizola izango ditu aurkari. Promesetan, Urizar markinarra ere etorriko da.