Miribillara begira egongo gara pilota maite dugun asko eta asko, nahiz eta, nire kasuan (beste asko bezala), amorruz. Amorruz gauzak ondo egiten ez direlako. Begiko dut Mikel, baina ez dut uste finala jokatu beharko lukeenik, ez kirol irizpideak balira kontuan hartu beharrekoak. Tamalez, pilota profesionalean, hori azken argudioa da. Euroek agintzen dute, eta hori soilik denean helburu, akabo. Dena den, izan dadila zaratamarra finalerdia galdu, eta izango dugun lehen txapelduna! Animo!
Zoriontzeko badugu durangaldean beste Mikel bat, Mikel Gonzalez berriztarra. Ezker horman profesional izateko saiakeretan ibili zen Asegarcerekin, ez zioten aukera eman, eta bere bidea trinketera bideratu zuen orain bost-sei urte. Apustuak balio izan dio. Trinketlari onenen artean muturra sartu duen Hegoaldeko lehen pilotaria da, eta ibilbide oparoa izan dezake. Horri ere, animo! Gainontzeko pilotariei ere gogoratu nahi diet, saiatuz gero, badaudela beste aukera batzuk ezker hormatik haratago.