KORRIKA

Erabiltzailearen aurpegia Katalamixon 2019ko mar. 29a, 09:59

BADATOR KORRIKA ABADIÑORA!!! Katalamixon Aisialdi elkarteak autobusa antolatu du korrika amaierara joateko.

Apirilaren 5ean KORRIKA TAILERRA antolatu du Katalamixon Aisialdi Elkarteak "Abañoko gaztiek" programa barruan 10-14 urte bitarteko gazteentzat. Izena emateko gaur, martxoaren 29a azken eguna Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan.


Apirilaren 13an Abadiñon egun osoko egitaraua egongo da. Maleta sikurako tikeak (aforo kontua dela eta) Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan hartu daitezke apirilaren 1etik 9ra bitartean.

Apirilaren 14an KATALAMIXON AISIALDI ELKARTEAK Autobusa antolatu du Gasteizera korrika amaierara joan ahal izateko. Tiketak 3 eurotan Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan apirilaren 1etik 9ra bitartean. Ordutegia: 09:00-20:30. Geltokiak: Muntsaratzeko autobus geltokia, Zelaietako autobus geltokia eta Matienako eskoletako autobus geltokia.

Asteburu polit honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. KLIKA!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!