Udaleku itxiak Ollogoienen

Erabiltzailearen aurpegia Katalamixon 2018ko ots. 19a, 13:11

Badatoz Katalamixon aisialdi elkarteak antolatutako udaleku itxiak, Ollogoienen. Bigarren urtez jarraian Katalamixon Aisialdi Elkarteak berez kabuz udaleku itxiak atera ditu.

Udaleku hau Ollogoienen egingo da LH3,4,5,6. mailakoekin. Uztailaren 22tik abuztuaren 1era izango da. Izen ematea martxoaren 2an hasiko da Katalamixonek Matienan duen lokalean eta martxoaren 16an bukatuko da. Ekarri beharrekoa: argazki bat eta segurtasun sozialaren txartelaren fotokopia. Animatu eta izena eman. Zure zain egongo gara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!