Hara eta hona juen gara papelak eitten edo fakturak eskatzen, kartelak pegetan.. eta danetik jaso dogu, sorpresak, harridurak, kuriositatea…
Askotan, nundik dator katalamixon? Zer esan nahi dau katalamixonek? Ezta izen luzie? Oso konplikaue da esateko. Beste batzuten, ai zelako rekuerdo edarrak nire amak txikitten altzuen hartu eta kantetan eustenien. Beste batenbaten, katalamixon, nun izen, gaztelun… eta kantetan jarraitzen eban.
Guk be badekogu jakinmine ia Abadiñon bakarrik kantetan zan, ia ze letra erabiltten zan… horretarako proiektu txikitxo bat eittie gure izen dogu hainbat herritarri laguntza eskatu eixez, baina oindio prozesuen dau.
Urte bete honetan gauza asko ein doguz eta oso pozik gauz. Hasarraldixek, gorabeherak, nekie… euki dogu urtien ziher, izen be astelehenero-astelehenero batu gara proiektu hau aurrera erueteko. Hainbat herritarren laguntza jaso dogu aurrera eitteko, zestarako hainbat komertzio eta tabernek lagundu dozkue, ekintza batzutan guraso taldiek lagundu dozku… baia guk be lagundu dogu eta herriko jaixetan parte hartu dogu jolas desberdinek ein eixez, berton bertokoan parte hartuz…
Urte betien hezitzaile talde aparta sortu dogu, ume zoragarriz inguratu gara, urtien ziher hainbat ekintza ein doguz Abadiñoko gazteak proiektuen barruen, Udalekuetan be juen gara Mendigorriara… eta ITZEL pasau dogu. Aisialdixe biherrezkue dala uste dogu eta gutariko bakoitza lan desberdin baten murgiltzen dan arren, dekogun goguek eta inderrak batzen gaittu Abadiñoko herrixeri aisialdi bat eskaintzeko.
Gure lokala Pino plazan (Matixenan) dekogu eta bertan batzen gara proiektu hau aurrera erueteko. Esan biherra dekogu zabalik gauzela, edozein dala ongi etorrixe, horretarako deialdi bat luzatzen dogu lagundu gure dauen edonontzat, jakin eskuek zabalik gauzela. Sare sozialen bitartez, telefonoz edo kalien be lokalizau ahal gaittuzue.
Momentu honetan 15 bat begirale gauz aktibo katalamixonen, adin anitza dekogu (15-27) badakigu beste hainbeste dekoguzela inguruen biher dogunien laguntzeko prest dauzenak, eta aldez aurretik ESKERRIK ASKO. Proiektue gero ta zabalaue eitten goiez eta horrekin batera hezitzaile taldie be zabaltzie gure dogu.
Sare sozialetan be ibiltten gara KATALAMIXON AISIALDI ELKARTEA izenagaz, telefono bat be badekogu 634 45 17 76 eta benetan aisialdixen sinesten dauenak eta denpora apur bat eskaini nahi dotzenak lehen esan moduen, edozein lekutetik ipini leike gugaz harremanetan!
Aurten be udaletxiek lehiaketara ataraten dauen “Abadiñoko gazteak 2017-2018” proiektue KATALAMIXON AISIALDI ELKARTEAK kudeatuko dau, hasi gara buruei bueltak emoten eta nobedade barrixekin etorriko gara.
Aurrerapen moduen, lehenengo ekintza sorpresaz beteriko aurkezpen jai bat izengo dala esan geinke. Gero datorrena juengo gara kontetan, kirioak dantzan aukittiek be badeko bere xarma eta!
Amaitzeko, barriro esango dogu oso pozik gauzela eindako lanagaz eta batezbe jasotako laguntzagaz. Edozein da ongi etorrixe eta espero dogu danon artien ABADIÑON AISIALDIXEI ASTINDDU EDER BAT EMOTIE!