20.Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Katalamixon 2017ko api. 8a, 00:15

Abadiñoko Katalamixon Aisialdi Elkarteak 20.KORRIKAN 2132.kilometruen hartu dau testigue. Kuadrilla ederra batu gara, giro itzela sortu dogu eta korrika heldu danien sudurrek jantzi eta tipi tapa tipi tapa Apataraino heldu gara! 

Korrikan ostien Zelaietako frontoien MALETA SIKU antolatute euki dogu. Korrika berandu ibili danez, gu be berandu ibili gara, baina dana arin arin preparau eta jendetzie batu da frontoien danok batera korrikan jaixaz aurrera jarraitzeko. Afal ostien KATALAdj hasi da eta dantza eta dantza ibili gara gelditzen izen jakuzen inder apurrek total gastau arte.

KATALAMIXON AISIALDI ELKARTETIK eskerrak emon nahi doguz, izen be oso pozik gauz gugaz frontoira afaltzen eta dantza eitten animau dan jentiegaz. Beraz, eskerrik asko herritarroi! Gero eta gehixauk osatzen dogu KATALAMIXON! AUPA GU!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!