Limako koadrila

Hemen, ohitura zen anaietako bat baserriagaz geratzea, gainontzekoek bizitza beste nonbat egin behar zuten bitartean. Bideetako bat Amerikak egitera joatea zen; asmo horrekin joan zen gure inguruan jaiotako Limako Koadrila. Hirukote honek XVIII. mendean Peruko merkataritzaren zati bat euren esku izan zuen. 

Hara joan zen lehena Amorebietan jaiotako Martin Zelaieta izan zen. Txile eta Peruko merkatari nagusienetakoa bihurtu zen. Martinek lur haietara eraman zuen Juan Bautista laguna. Zelaietaren aginduetara hasi ostean, bere kabuz jarraitu zuen. Arlo guztietan sartu zuen musturra Juan Bautistak. Bere merkantziak Ameriketatik Espainiara ekartzerakoan bere itsasontzi propioak izan zituen, inoren menpe ez egoteko. Juan Bautista, Maria Ignacia Carrillo de Cordoba y Garces de Marcillarekin ezkondu zen eta honek noblezian sartzea suposatu zion. 1737an, lurrikara baten ondorioz, bere hainbat eraikinek kalte handiak izan zituzten. Erregeak izendapen aristokratikoak eman zizkien, eta Bautista, Conde de Vistaflorida izendatu zuen. Gaur egun, titulua mantentzen dute bere ondorengoek. 1759an hil zen Liman. Bere semea, Jose Javier Leandro itzal handiko idazle eta Peruko independentziaren aitzindari izan zen. Koadrilako hirugarrena Juan Orobiogoitia dugu. Iurretako Orobiogoitia baserrian jaioa, 1718an. Merkataria, Limako kontsulatuko epaitegiko kontseilari eta “Hermandad de los Caballeros Hijosdalgos de la Nacion Vascongadako kidea izan zen. 1794ko irailaren 9an, hil zen. Bere testamentuan utzitako diruei esker sortu zen 1801an Iurretako lehen letratako herri eskola.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!