Apaiz arteko euskera.

Hilaren 6an beteko dira 50 urte Antonio Garcia Escobar Zaldibarko eskolako maisua norbaitek jipoitu zuela. EAJ/PNVko Gudari aldizkariak hilabete batzuk lehenago bere euskararen aurkako jarrera salatua zeukan. Herri mailako komentarioek sortu berria zen ETAren inguruko jendeari leporatu zioten ekintza zuzen horren egiletasuna. Garai hartan gertatzen zen bezala, airean gelditu zen astindua eman zuenaren izena.Baina… agintariak ez ziren erantzun gabe gelditzearen aldekoak

\"\"Hilaren 6an beteko dira 50 urte Antonio Garcia Escobar Zaldibarko eskolako maisua norbaitek jipoitu zuela. EAJ/PNVko Gudari aldizkariak hilabete batzuk lehenago bere euskararen aurkako jarrera salatua zeukan. Herri mailako komentarioek sortu berria zen ETAren inguruko jendeari leporatu zioten ekintza zuzen horren egiletasuna. Garai hartan gertatzen zen bezala, airean gelditu zen astindua eman zuenaren izena.Baina… agintariak ez ziren erantzun gabe gelditzearen aldekoak.

 

1957tik bazegoen Durangaldean, Arrazolan, ipurdia geldirik sekula eduki ezin zuen apaiz gazte bat, Jose Antonio Retolaza Kili-kili. 1963ko ikasturtean Elorrioko Funcor kooperatibak uri hartan zeukan eskolako zuzendari izendatu zuen, eta, noski, euskara irakasten hasi zen ikastetxe hartan. Garai hartako Elorrioko alkateak Bizkaiko gobernadore zibilaren eta Pablo Gurpide Bilboko gotzainaren aurrean salatu zituen ikasketa horiek. Salaketa kontuan izan zuten, eta agintari haiek abenduaren 26an euskara irakastea galarazi zuten. Ondoren, Retolazak Arrazola utzi, eta Madrilera joan zen psikopedagogia ikasketak egitera.

 

1964. urtean, uztailaren 17an hain zuzen, Eduardo Ryan apaiza izan zen gotzainaren debekua jaso zuena, Durangon San Frantzisko ikastetxeko gela batean euskarazko eskolak eman ez zitzan.

 

1970era itxaron beharra egongo zen, Jose Maria Cirarda gotzainaren garaian, Karmelo Etxenagusia eta abar elizaren “bedeinkapenarekin” antolatutako Derioko udako lehen ikastaroaz gozatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!