Ermutik Astolara

1968an bete ziren Euskaltzaindiaren urrezko ezteiak. Urte hartako akademiako lehen batzarrean onartu zen burutuko ziren jardunaldiak euskararen batasunaren inguruan egitea. Kongresu hark bi ekitaldi izango zituen. Arantzazun burutuko zen jardunaldia, eta Oñatin ekitaldi akademiko zabala non kongresuko gomendioak onartuko ziren

\"\"1968an bete ziren Euskaltzaindiaren urrezko ezteiak. Urte hartako akademiako lehen batzarrean onartu zen burutuko ziren jardunaldiak euskararen batasunaren inguruan egitea. Kongresu hark bi ekitaldi izango zituen. Arantzazun burutuko zen jardunaldia, eta Oñatin ekitaldi akademiko zabala non kongresuko gomendioak onartuko ziren.

 

Baina… uda hartan Gipuzkoa salbuespen egoeran jarri zuen Madrilek, eta batzartzeko eskubidea indargabetua gelditu zen hiru hilabetez. Jardunaldien aurretik, ekainaren 28tik 30era, programatuta zegoen gaiari buruz eztabaidatzeko Euskal Idazleen Biltzarra egitea. Biltzar hori ere Gipuzkoatik atera behar izan zen. Ermuan burutu zen Gerediaga Elkartearen eskutik.

 

Arantzazuko jardunaldiak urriaren 3tik 5era burutu ziren gobernadore zibilaren hitzezko baimenarekin. Oñatiko ekitaldia ere onartzeko prest zegoen, baina giroa ez zen egokiena. Ehunka ziren poliziak atxilotu eta torturatuak Gipuzkoa osoan. Oñatiko San Migel jaiak ere boikotatuak izan ziren herritarren aldetik. Giro hori ikusirik, Euskaltzaindiak unibertsitateko ekitaldia bertan behera utzi zuen. Baina… aurrera jarraitzeko Arantzazuko gomendioak onartu behar zituen akademiak. Azaroaren 3an, Durangoko 3. Azoka zela eta Euskaltzaindiak bere bilera burutu zuen Gerediagaren egoitza zen Astolako etxean. Lekuona euskaltzainburuak zuzendutako batzar horretan euskara batuaren oinarriak onartu ziren ofizialki. Azaroaren 3an, 45 urte beteko dira euskararen batasunerako trena abiatu zela. Mila esker “Fogonero” guztiei!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!