Baina laborrian bizi naiz, zu horrenbeste ederresteak hain libre nola egiten nauen ezin ulerturik. Eta ez dut bestelakorik irudikatu nahi, ez bada amets gaizto batek abordatu, eta, aurrerantzean ere, esnatzean, egunero-egunero nire ondoan egotearen ordainetan.
Zuk egiten nauzu ni, eta gainontzeko poema erromantiko guztiak San Joan bezperan kiskali ditzagun, urteko arristiririk sorginduenean.
Hel diezaiogun elkarri eskuetatik, Gabrielen manifestu duin batean bezala, Otamendiren laudorio arantzatsu batean bezala, uberatarren ereserki aberrigabe batean bezala, Lertxundiren errieta historiko batean bezala.
Baina bakarrik geratzen banaiz zer? Nork esango dit aurrera egiteko? Nork bidegurutzean gelditu, eta erabakia soseguz hartzeko? Nork besarkatuko nau nahi dudanean, eta inolako arrazoirik eman gabe?
“Bitartean heldu eskutik, eskatzen dizut, ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi, maitasun keinu bat besterik ez”.