Gaur ez da maiatzaren 1a, baina zergatik itxaron? Ozen esango dut gaur ere jan egin nahi dudala, etxean argia isiotuko dudala eta lagunekin garagardo bat hartzeko geratu naizela; eta hori guztia duintasunez egiteko eskubidea dudala!
Gaur ez da martxoaren 21a, baina argi diot polizia batek lepotik tiro eginda hiltzen banau, behin eta berriz jaioko naizela, eta gero eta beltzago izaten saiatuko naiz mundura sortzen naizen bakoitzean. Eta zuek nor zareten argi izateko paper zati bat behar baduzue, utz gaitzazue gainontzekook bakean, zuen kontua delako hori; bai, black is beltza, eta harro nago!
Gaur ez da maiatzaren 17a, eta telebistatik ez da normaltasun artifizial baten oihartzunik irtengo, baina nahi diodanari emango diot musu, Zornotzan zein Algortan. Barrote gehiegi dagoelako lehendik ere maitasuna giltzarrapoetara kondenatzeko.
Gaur ez da martxoaren 8a, baina zorionez emakume izaten jarraitzen dut: zorteko jaio nintzen, sentitzen dut zuengatik!
Baina gaur ere badelako nire eguna, badut zer aldarrikatu eta zer ospatu.