Etxea

Aterpea. Heriotzak. Ohea. Atzerria. Udak. Adostasuna. Benito Lertxundi. Defendituko dut, edo ez. Esandakoak. Ohera, lo zaude. Zinena. Errieta. Bigarren solairua. Ongi etorri. Gertutasuna. Musu bat. Alokairua. Dragoi bola. Urruntasuna. Eskerrik asko. Noiz?


Sosegua. Sofa. Teo zirkuan. Sukaldea. Gorrotoa. Zahartzaroa. Bakea. Babesa. Haur zineneko hartz txikitxoa. Ihesa. Esan bakoak. Irria. Laugarren pisua. Oihuak. Anpuluak. Igande arratsaldeak. Ukazioa. Gerra. Sehaska kantak. Eztabaidak. Adostasuna. Zarena. Lasaitasuna. Altzariak. Oinordetza. Aitaren etxea. Pantxoa eta Peio. Idazmahaia. Ibaizabal. 1+1=2.

Etorri nahi duzunean. Amets gaiztoak. Maitasuna. Eskerrak zuri. Neurri berean maitatuko dut. Udazkena. Bederatzigarren solairua. Nerabezaroa. Horma zuriak. Jaiotza. Garaipenak. Hipoteka. Euskara. Belatxikieta. Komuna. Iragana. Amarena. Esan nahi ez, eta esandakoak. Nora? Metro karratu gutxi batzuetan jolas daiteke ezkutaketara? Bai.

Gotelea. Haurtzaroa. Mugarra. Heldutasuna oraindik ez, mesedez! Izango zarena. Negua. Anboto. Txirri, Mirri eta Txiribiton. Hirugarren pisua. 1+1=2, beti? Ez. Altzari gaineko hautsa. Legoak. Goenkale. Desadostasunak. Besarkada bat, bi, hiru. Gaztaroa. Berandu. Astelehen goizak. Esan nahi, eta esan bakoak. Altzari barruko altxorrak. Playmobilak. Izango zinatekeena?

Onarpena. Urduritasuna. Tupperrak. Argazkiak. Ez, zuri. Azterketen bezperako arrosarioak. Oraina. Hobeto joan. Norekin? Mantak. Esku pilota finalak. Irratia. Porrotak. Aterpea. Etxea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!