Emakumeen Bira

Kartel arriskutsuak

Erabiltzailearen aurpegia Jone Guenetxea 2016ko ots. 12a, 21:28

Badakizue zer den sexista? Enpresek Emakumeen Bira ekonomikoki babestu ez gura izatea. Lasterketa Durangaldetik pasatzen denean bide bazterrak hutsik egotea eta Tourra Pirinioetatik pasatzen denean berriz, milaka euskaldun hara animatzera joatea. Animo Emakumeen Bira!

Emakumeen Bira iragartzeko antolatzaileek diseinatutako kartelak ika-mika sortu du sare sozialetan. Zaila egiten zait gizonezkoen lasterketa bat iragartzeko eliteko txirrindulari bat musu bat bidaltzen ikustea. Are zailagoa litzateke txirrindulari gizon horren orrazkerari protagonismoa ematen dion irudia ikustea. Sexista dela ez dut zalantzarik. Hori esanda, nabarmentzekoa da Emakumeen Birako antolatzaileek berehala kartela erretiratu dutela eta beraiek izan direla Emakunderen iritzia eskatu dutenak. Kartel desegokia kendu dute. Eztabaida hortxe amaitu da.

Lasterketa honen antolatzaileak eta historia ezagutzen ditugunok argi dugu kartel honek ez duela emakumeen eskubideen alde egin duten eta egiten ari diren lana lausotzen. Oztopo guztien gainetik, sasoi zailenetan ere, lasterketa hau Euskal Herrian antolatzeko egin duten ahaleginaren lekuko naiz. Jakin gura nuke, gaur egun lasterketa hau antolatzen dutenak erretiratzen direnean erreleboa egongo den. Badakizue zer den sexista? Enpresek Emakumeen Bira ekonomikoki babestu ez gura izatea. Lasterketa Durangaldetik pasatzen denean bide bazterrak hutsik egotea eta Tourra Pirinioetatik pasatzen denean berriz, milaka euskaldun hara animatzera joatea. Animo Emakumeen Bira!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!