Azaroaren 9 bat izan zen. Orain 14 urte Erazen lekukoa hartuta, Anbotoren 0 alea kaleratu genuen. Horren ostean beste 610 ale etorri dira. Ez dira gutxi Durangalde handi bezain txiki honetan. Eta hori guztia zuri esker izan da irakurle. Beraz, eskerrak zuri, Anboto irakurtzearren, Anboto babestearren eta baita zure iritzia helaraztearren. Biba zuek!