Denbora konturatu gabe joaten da eta, noizean behin —edo urtean behin— ez dago soberan atzera begiratzea, egindako bide luzeari erreparatuz pilak kargatu eta aurrera begirako erronkei gogotsu heltzeko. Berbaroren ekimenez eta Eraz aldizkariaren sustraitik loratutako kimua da Anboto. Gaur egun, enbor bereko hiru adar diren Berbaro, Plateruena eta Anbotok Berbaro Taldea eratzen dute.
Aste honetakoa 610. alea izango da. Kopuru horretara heltzea ezinezkoa izango zen sare zabal baten sostengu barik: Anbotoko Lagun estimatuak, kolaboratzaile prestuak, banatzaile finak, irakurle fidelak, eta modu batera zein bestera proiektua babestu duten udaletxe, enpresa, komertzio eta askotariko erakundeak.
2011n, hamargarren urteurrenean, jaitxo bat egin genuen Plateruenean. Hona orduko irudiak batzen dituen bideoa:
Spot bat ere grabatu genuen hamarkada ospatzeko. Harrezkero, lan taldea berritu da, baina Anboto denen lanaren emaitza da: orain direnena eta iraganean egon zirenena: