Honixok urte guztiotan hemen botanikuek kontau gureko neuskizukez. Gatxa da, baina. Ahaleginduko naz, dana dala. Pentseizu hau taberna bat izengo balitzeke, neure pintxuek ez litzekezela halako fin, dotore, modernuek izengo. Hemen idatzi izen duazenak betiko patata tortillen antzekuek diezela esango neuke. Batzuetan gazbakotxo urten izen jataz, inoz gazitxo be bai, siku, zein esponjoso… Baina, hori bai, beti kariño handixaz eginikuek izen diez, taberna zaharretakuen antzera.
Anbiziño handi bako tabernarixe izen naz. Gure izen doten bakarra neure bezeruek pintxuok azken hondarreraino jatie izen da. Ez dot inor ezeaz konbenzidu izen gure, ezta ur haundixetan sartzie bez. Gure izen doten gauza bakarra izen da euskeraz irakurteko ohiturarik ez deukienak neurera ekarri, eta testue amaitu arte hemen egotie; eta ohitura deukienak, ostera, apur bat entretenitzie, edo behintzet, larrei ez aburritzie. Hoixe izen da, beste barik, nire asmue.
Eta geur hemen nau zeuri idazten. Letron irakurle posible guztixen artien, zu zeu bat izetie estimauko neuke gehixen. Mosu haundi bat, bide batez, jakin badakit geur behintzet honaiño ailegauko zarena, gaurko hau zeutzako da-ta, ama.