Eta zelan diren gauzak, neure etxerako ze xaboi erosi erabaki behar izan nuenean ez nuen zalantzarik izan. Lehen usain hura gura nuen nik. Harrez geroztik ez dut markaz aldatu. Kuriosoa da zelan lor litekeen marka batekiko fideltasuna pakete ziztrin batekin.
Jendearekin ere berdin gertatzen dela uste dut. Nik neuk beti estimatu izango ditut pertsona batzuk noizbait keinu politen bat euki izan dutelako nirekin. Berdin dio gero adiskideak izan ez bagara ere, ez ditut sekula ahaztuko, euren alde egingo dut beti. Kontrara ere gertatu izan zait, ostera, egia esateko. Ederra litzateke, baina, besteek ere norbera horrela gogoratzea, xaboi paketetxo bat legez.