Martitzenean izan zan San Marko eguna eta Oromiñon jaietan murgilduta dabiltza jadanik. Astebururako hainbat ekintza prestatu dituzte auzokideek. Gaur, zapatue, Maiztegiko umeen dantza saioa izango da arratsaldeko 17etan eta ondoren ume jolasak egongo dira. Iluntzean tortila txapelketa egingo da Luhartz-ek animatuta.
Biharko egunez aintzinako ezkontza izango da. 12etan auzokide eta trikitilariekin batera bertan izango gara, Oromiñoko auzotik San Marko ermitara egingo dugu ibilbidea eta ezkontzaren antzezpenaren ondoren egingo dugu estanpa.
Eguerdian bazkaria egingo dute eta erromeria izango da giroa alaitzeko. Donien Atxaren jeitsierarekin bukatuko dira aurtengo San Markoak.
Egitarau oparoa prestatu dute auzokideek beraz animatu eta bertan ikusiko gara!