Azken hilabeteetako partiduei so eginez, Bilboko enpresak nahiko argi erakutsi du zein den bere asmoa. Aurrelariei dagokienez, Olaizola II, Bengoetxea VI, Urrutikoetxea eta Victor dira partidu hauetan aukera gehien dutenak. Atzelariei dagokienez, berriz, Albisu, Untoria, Beroiz eta Larunbe dira torneoak eta partidu nagusiak modu jarraian jokatzen aritu direnak. Betiere, kontuan izan behar da Artolaren eta Aretxabaletaren lesioek enpresariei lana erraztu dietela.Eibarko enpresak, berriz, ematen du, azken asteetako partiduei erreparatuz, aurrean duela buruhaustea. Berez, zalantza izpirik gabe, Irujorena beharko lukeen postua, Elezkano II.ak eta Mendizabal III.ak jokatzen dihardute. Beste hiru aurrelarien inguruan ez dago zalantzarik; Irribarriak, Altuna III.ak eta Ezkurdiak ongi lotuta eta ongi irabazita dute titulartasuna. Atzeko koadroetan, ordea, ez da lehiarik espero. Zubietaren lesioa dela eta, laukote titularra Merino II.ak, Zabaletak, Rezustak eta Barriolak osatuko dutela dirudi.
Hasieran esan bezala, hauek guztiak iragarpen hutsak baino ez dira, eta horrekin batera, burura datorkit azken bi urteetan enpresek argi utzi digutela edozein iragarpen apurtzeko gai direla.