Maitzaren 8an egitekoak ginen irakurraldia ere, tamalez, bertan behera utzi beharko dugu. Hala ere, konfinamendu egoera honetan, bibliotekak eta liburu-dendak itxita egon arren, aukera dugu irakurtzen jarraitzeko. Eskura dauzkagu besteak beste eLiburutegia edota Susako web orria, baita liburuak etxean jasotzeko modua Hitz liburu-dendan, Elkar-en zein Berrian eskariak eginda.
Antolatzaileok, aurten ez bada datorren urtean, Plateruenean elkartuko garen itxaropenari eusten diogu. Bestela, denon artean aurkituko dugu bideren bat euskal literatura irakurri eta bultzatzeko.
Bitartean, jaso ezazu Hitzez eta ahotsez egitasmoko partaideon besarkada bana.
HITZEZ ETA AHOTSEZ
Ixone, Asun, Xabier, Miren Bihotza, Ane, Endika eta Marisa