anboto.org

Lurra

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Mikel Etxebarria Etxeita, berak sortutako LURRA izeneko testua irakurtzen Hitzez eta Ahotsez V. irakurraldi girotuan

LURRA

GURE BIZITZAREN BIDELAGUN LEIALA

I

Lurra, jaioterria, bizimodua, baserriko arnasa eta indarra. Lurraren jabe edo maizterra izatearen ezberdintasun gordiña. Lurrari lotutako hainbat kultur adierazpen sortu eta garatuak.

Etxea lurraren ezaugarria, lurraren beilaria, familiaren izena eta izana. (Ni etxebarria)

II

Lurra, jaioterria , ingurua , lurraldea, antzekoen eta antzinakoen lurraldea, gutarrena, aberria, Euzko Lurra, nortasuna, harrotasuna, geurea ez besteena, lurraren mugak, harresiak, borrokak.

Gure izarea lurralde jakin bati lotua, lurraldetasuna, lurralde honetan bizi, gozatu, sufritu, borrokatu, maitatu, lurralde horren defentsan, guretzat gure arbasoengandik datorkigun aberriaren alde gure onenak eta txarrenak emoteko prest.

III

 

Bizitzaren amaieran lur emotera eroango nabe.Lauaxetak iñoan moduan “Gogoa oa zeru argira gorputza lur ilunera”. Siñisdunontzat Zeruetako lurretara goaz, barriro lurra gure bidelagun.



Plateruena 2018ko maiatzaren 4an 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa