Azaharraren lurraldea

Erabiltzailearen aurpegia Hitzez eta Ahotsez 2018ko eka. 11a, 23:37

Eneko Barberena, arrasatear idazlea, berak sortutako "Azaharraren lurraldea" izeneko testua irakurtzen, Hitzez eta Ahotsez V. Irakurraldi girotuan, Durangoko Plateruenean

AZAHARRAREN LURRALDEA

Ataungo San Gregorio auzoko Etxeberrigoikoa baserriko Joxeramonek aitzurrarekin lurra kolpatu duenean, ortua lantzeko sasoia baita maiatzaren 7 hau, harri bat ez den baina harria dirudien zerbait jo du. Bere gerri atxakez betea behartu du makurtzeko eta lurretik jaso du zeramika zatia dirudiena.

Zeramikak letra batzuk ditu idatziak, denboraren erasanak ia ikusizen bihurtakoak, baina ez dira kristau legezaharreko letrak. Lana utzita, zeramikari so, oroitu da emaztearekin Insersoa dela eta Cordobara eginiko bidaia. Oroitu du nola jentilen tenplu gainean eraikitako katedralean bazela horrelako zirriborrorik.

Eta zaplasteko bat balitz bezala ohartu da akaso Lizarrusti portuak isolaturik duen Ataun, basandereen eta tartaloren Ataun, Joxemiel Barandiaranen Ataun, akaso egunen batean mairuen bizitoki izan zela.

Eta lurrera bota du zeramika zatia eta aitzurrarekin kolpatu du xehe-xehe txikitzeko. Eta madarikatu ditu lur barrenean diren sorpresak, egoskor azaleratu nahi izaten dutenak ahanzturaren kontra. Eta bere buruari errepikatzen zion bitartean Ataun guztiz euskaldun fededunean ez zela posible mairurik egotea, ezusteko azahar usain batek sudurzuloak bete dizkio.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!