Lurrari buruzko edizio honi Jakoba Errekondoren berbaldiarekin eman diogu hasiera: Lurretik landareak, landareak lantzetik, gu jantzi izan da Jakobak jorratu duen gaia.
Durangoko Arte eta Historia Museoaren ganbarako aulki guztiak bete dira Errekondoren berbak entzuteko. Galderak ere hainbat izan dira. Zalantza asko argitu dizkigu hizlariak. Antolatzaileon izenean eskerrak Museoko arduradunari eta langileei euren laguntza guztiagatik. Hitzez eta Ahotsez herri ekimen honetako parte-hartzaileoi berriz, eskerrik asko eta laster arte.