Noiz egiten ditugu bidaiak normalean? Nik esango nuke, oporretan. Nora bidaiatzen dugu normalean? Nik esango nuke Benidorrera. Hemen aurrean zauzienetatik nor ez da egon Benidorren: Gehienok. Ba, ni ez.
Zergatik zuek bai eta ni ez?
Zuek tankera normaleko bidaiak egiten dituzuelako eta nik ez.
Hirurogeitahamargarren hamarkadan hasi nintzen bidaiatzen, zuen gehienon antzera. Zuek oporretan Benidorrera. Ni ez. Ni, neure R6az eta kuadrillako beste baten SEAT 133az, Lanestosatik Barkoxera hiru lau eguneko bidaian.
Hurrengo urtean, gehientxoren bat Alicante edo Castellorantz.
Ni ez, ni Udako Euskal Unibertsitatera UEUra, Uztaritzera. Hurrengoetan, besteak ez dakit nora.
Ni Xiberuako Pastoraletara: Santa Garazi, Gerindain, Eskiula, Muskildi.... Horrela ezagutu dut “ia” Euskal Herri osoa.
Baina mundua ez da Euskal Herria bakarrik, eta mundua ezagutzeko irrika ere banuenez. Hurrengo bidaia: Paris izan zitekeen, baina ez, ni Mouvauxera Frantzia iparreko herri txikira.
Geroago ere familia osoaz jarraitu dut tankera berean bidaiatzen. Baina noz ibili biu pertsona normalen moduen edo antzerako esaldiak entzun behar izan ditudan arren nozbait alaben aldetik.
Kezkarik ere badaukat: traumarik gelditu ote zaie bidaia ez normal hauetan?.