Hitzez eta ahotsez 3. edizioari urtarrilean eman genion hasiera Xabier Amurizaren "Zein ongi bizi zen Ulises" bakarrizketa-elkarrizketarekin, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Otsailean berriz 1. solasaldia dialogikoan hainbat literaturzale batu ginen Udal Bibliotekan Durangaldeko zenbait idazleren testuak komentatzeko.
Oraingoan Plateruena Antzokian dugu hitzordua, hain zuzen Zilar Asteko programazioan txertatu dugu gure 2. solasaldi dialogikoa. Saio honetan Unai Iturriagaren "Udaberririk ankerrena" komikia komentatuko dugu. Egileak ere hartuko du parte solasaldian. Horrez gain Xabier Amurizak Durangoko Bonbarketaz egindako "bertso barriak" ere berbagai izango ditugu eta kantatu ere egingo ditugu.
Materiala eskuratu gura izanez gero, hemen gure helbidea: hitzezetaahotsez@gmail.com edo 699872395 telefonoa