Amuriza, Hitzez eta Ahotsez

Erabiltzailearen aurpegia
AMURIZAREN Bakarrizketa - Elkarrizketan ULYSES ezagutuz emango diogu hasiera aurtengo HITZEZ ETA AHOTSEZ egitasmoari. Eskerrak Xabier Amurizari, bera entzutera hurbildu zareten guztioi eta, Durangoko Arte eta Historia museoari, eskainitako laguntza guztiagatik.

Hurrengo hitzordua otsailaren 18an jarri dogu. Egun horretan solasean jardungo dogu; Xabier Amuriza, Arrate Mardaras, Errose Bustinza, Lurdes Unzueta, Paddy Rekalde eta J.E.Urrutia Capeau idazleen lanak komentatuz.  Parte hartu nahi duten guztiei bidaliko diegu materiala. Udal Bikliotekan alkartuko gara.

Martxoko solasaldian komikiek izango dute protagonismoa. Besteak beste Iturriagaren "Udaberririk hankerrena" irakurri eta komentatuko dogu. Plateruena Kafe Antzokian batuko gara.

Apirilaren 22an JENDAURREKO IRAKURRALDI erraldoia. Sei orduz eten barik, irakurri, kantatu, kontatu...

Parte hartu nahi guztientzat ateak zabalik ditugu. Kontaktua hitzezetaahotsez@gmail.com   699872395

 

 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.