Literatura sarri edo gehienetan bakar lana izaten den arren, irakurritakoa lagunarteko solasean konpartitzea ere atsegin eta interesgarri bihur daiteke, azken finean literaturak ere eskaintzen baitu euskaldunontzat hain hurbila den auzolan esparrua.
Egia esan Hitzez eta Ahotsez egitasmoaren barruan solasaldiak esanguratsuak dira oso, nahiz eta hain jendetsuak izan ez.Taldean jardunez; lerro, berba eta esaldi bakoitzari zuku berezia ateratzen baitzaie. Taldekide batek ikusten ez duena aldamenekoak usaindu egiten du eta partekatzean elkar aberasteko aukera sorzen da. Horixe da antolatzaileok jarritako helburua.
Orain, ITSASOA, HITZEZ ETA AHOTSEZ egitasmoaren azken txanparako prestatzen dihardugu, JENDAURREKO IRAKURRALDIrako. Apirilaren 24an izango da Plateruena Kafe Antzokian. Oraindik izena emon barik bazaude eta parte hartzeko gogoz, zabalik ditugu ateak. Lerro hauen bidez gonbidapena luzatzen dizugu. Bidali mezua helbide honetara; hitzezetaahotsez@gmail.com edo deitu 699872395 telefonora.