Hainbat sortzaileren testuak komentatu ditugu solasaldian; Kirmen Uribe, Txomin Agirre, Karmele Igartua, Jon Maia, Konstatino Kavafis eta Leire Bilbaorenak, besteak beste, beti ere ITSASOAri lotutako testuak izango dira aurtengoan.Testuok aldiz aurretik irakurrita eramango ditugu solasaldira eta bertan partaide bakoitzak geure iritzi, sentipen edota testuak iradoki diguna jarriko dugu komunean.
Hurrengo solasaldia martxoaren 26an izango da leku berean. Jendaurreko irakurraldia berriz, apirilaren 24an Plateruena Kafe Antzokian. Egitasmoan parte hartu nahi badozu eta oraindik izena ematerik ez baduzu izan, hona hemen gure helbidea; hitzezetaahotsez@gmail.com ateak zabalik ditugu parte hartu nahi duten guztientzat.