Dima eta Goierriko herri galdeketak gertutik ezagutzeko aukera eguenean

Durangaldeko Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du ostegunean, 19:00etan, Durangoko Plateruenean.

Durangaldeko Gure Esku Dagoko lan taldeek azaroan amaitu zen Eskura prozesuaren emaitza aurkeztu nahi dizuegu. Hilabete luzeetako hausnarketaren ondoren ehundaka herritarrek  eta taldek Gure Esku Dagok aurrerantzean zer egingo duen eta nola egingo duen erabaki genuen: datozen hilabeteetan ditugun erronkak, ibilbide orria, egitura berria, finantziazio bideak.. Horren guztiaren berri eman nahi dizuegu.

Gainera Goierri eta Diman ekainean egingo diren galdeketen berri ere izan nahi dugu. Bertako bi ordezkarirekin haien esperientziak bertatik bertara ezagutuko ditugu. Lehen lagun izan zaituztegu hainbat unetan eta GEDek antolatutako ekintzetan parte hartu izan duzue. Orain ere gertu behar zaituztegu esku artean ditugun erronka handi bezain kitzikagarriei aurre egiteko. Gurekin partektu nahi badituzue asmo, erronka eta ilusio horiek guztiak zatozte aurkezpen ekitaldira.

Goierri eta Dimako lagunak etorriko dira eta euren herrietako galdeketen inguruan jardungo dute. Gure Esku dagoko kide Zelai Nikolas ere hantxe izango da. Hitzordua otsailaren 18-an da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpiretan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!