Erabakitzera goaz! Zapatuan herri batzarra egingo dugu Abadiñon

Eskura prozesuaren berri emango dugu eta eztabaida-txostenaren nondik norakoak azalduko ditugu urriaren 31n, 12:00etan, Txanporta kultur etxean.

Erabakitze eskubidea aldarrikatzeko ibilbidean, 2014an, Giza Katea egin genuen, abiada hartzeko batez ere. 2015ean hautetsontziak eraiki genituen bidea elkarrekin egiteko. Orain, ESKURA hausnarketa-prozesuarekin, erabakitzera goaz.

ESKURA prozesua ariketa kolektiboa, irekia eta parte-hartzailea da, eta Gure Esku Dago-ren jarduera, antolamendua eta finantzaketa adostuko ditu.

2015eko martxoan Bizkarrezurra izeneko hausnarketa-taldea osatu zen: 80 lagun aritu dira sei hilabetez eztabaida-txostena prestatzen.

Eztabaida-txostenaren nondik norakoak urriaren 31n, 12:00etan, azalduko ditugu Txanporta kultur etxean:

-       Txostena aurkeztu eta epea irekiko dugu azaroaren 9a arte ekarpenak egiteko.

-       Azaroaren 6an eta 7an mahaia jarriko dugu Txanporta kultur etxean ekarpenak jasotzeko eta behar diren argibideak emateko.

-       Interneten eztabaida-foroa irekiko da.

-       Azaroaren 21ean EZOHIKO BATZAR NAGUSIA egingo da. Bertan GEDren saretu guztiek hartu dezakete parte.

Aurkezpenean espero zaituztegu, ESKUTIK ESKURA EGIN NAHI DUGULAKO LAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!