Honezkero jakingo duzuenez, GURE ESKU DAGO ekimenak ekainaren 21ean egingo du ekitaldi nagusia. Guri Bilboko ospakizunera joatea egokitu zaigu: goizean Arenal inguruan ibiliko gara eta arratsaldean San Mameseko ekitaldi nagusira joango gara.
Abadiñoko GURE ESKU DAGOk 15 laguntzaile behar ditu Bilbon, egunean zehar, zenbait lan egiteko.
Laguntzaileen eginkizunak:
10:00: Abadiñoko 15 laguntzaileak Arenal inguruan elkartuko dira.
12 laguntzaile oihalak eusten egongo dira eta beste 3ak jendea erakartzen. Kontuan izan Abadiñon 30 oihal bete ditugula, beraz, gure oihalen inguruko giroa alaitu behar dugu.
12:30: Oihalak jaso eta San Mamesera eroan behar dira. San Mames oihalekin atondu behar da. Bertan arduradunak egongo dira harmailak zelan atondu behar diren esateko.
Laguntzaileen izen-deiturak eta NAN zenbakiak behar ditugu, beharrezkoak direlako San Mamesera sartu eta bertako prestaketa-lanak egiteko.
20:00: San Mameseko ekitaldia amaitu ostean, baliteke Abadiñoko oihalak jaso gure herrira ekarri behar izatea.
Beraz, ekainaren 21ean laguntzaile-lanak egin nahi badituzu emazkiguzu zure izen-deiturak eta NAN zenbakia. Horretarako hainbat bide daude:
Helbide elektronikoa: abadinogureeskudago@gmail.com
Facebook kontura mezu zuzen bat idatzita: Gure Esku Dago Abadiño
Twiter kontura mezu zuzen bat idatzita: @AbadinoGureEsku
Eskerrik asko. Denon artean lortuko dugu!