Erabakitzeko eskubidearen alde orain arte betetako oihalak elkarrekin josiko ditugu. Goiza girotzeko askotariko saioak izango dira: dantzak, abesbatza, txistulariak, sokatiralariak… Jan-edana ere ez da faltako. Oraindik ez duzu oihaletan zure atxikimendua adierazi? Ba, hurreratu probalekura eta horretarako aukera ere izango duzu.
Ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburuetan egingo den ekitaldi erraldoiari begira ateratako kamisetak ere salduko ditugu. Neurri denetako kamisetak izango dira, umeentzakoak ere bai.
Animatu eta etorri!!!!!!